XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL MUNDUA, GUREA

Hiru zatitan banatzen da edozein hizkuntza, eta hiru zati horiek elkarrekin lotura estuan ageri zaizkigu beti.

Edozein hizkuntzak zenbat eta tinkoago mantendu hiru horien arteko lotura, orduan eta egoera osasuntsuagoan dagoen seinale.

Adibidez, azter dezagun gazteleraren osasun maila Zamoran eta ikusiko dugu oso osasun onean dagoela.

Zamoran guztiek dakite gaztelaniaz, eta gainera gehienek ez dakite beste hizkuntzarik.

Gaztelaniaz egiten dute etxean, kalean, lanean eta Zamora barruko edozein tokitan.

Gaztelania da bertako hizkuntza normala.

Zer esan dezakegu Donostiari buruz?

Donostian ere denek dakite gaztelaniaz, baina ez dakite denek euskaraz; leku guztietan egin daiteke erdaraz, baina ezin daiteke toki guztietan euskaraz egin.

onostian gaztelania euskara baino osasun-egoera hobean dago.

Euskaldunak direnak beti euskaraz egiten saiatzen ez badira, ez dakitenek ez dute euskara ikasteko motibaziorik izango, eta askoz ere gehiago kostatuko zaie ikastea jaiotzatik (etxetik) ez dakitenei.

Guzti honetatik ikasi behar dugu hizkuntzaren irudia triangelu batena bezalakoa dela:

Hizkuntz komunitatea

Hiztuna

Lurraldea

Euskarak lurraldea irabazten joateko, hiztunak eta hizkuntz komunitate euskaldunak behar ditu, bestela ezin du aurrera egin.

Ez pentsa, dena den, lurraldea esaten denean beti kmampsup2;-tan hitz egin behar denik, ez horixe!;

gure eskola, gure gela, gure lagunartea..., euskarak irabazi behar dituen lurraldeak dira, eta lurralde horretan geu gara hiztun konkretuak eta geuk osatzen dugu bertako hizkuntz komunitatea.